Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zazpigarren edizioa amaitzen ari da. Euskarazko antzerkia hauspotzea helburua duen aurtengo ekimenak zortzi ikuskizun eskaini ditu, lau astetan, Bilboko zenbait espaziotan: BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta La Sinsorga.
Gaur, otsailak 27, Lautan Hiru antzerki jaialdiaren azken astea da, eta 19:00etan, Kalderapekon, Mikel Losadak eta Anje Oregik Arima eta Bihotza pieza egingo dute.
Geroago, 20:00etan, eta 7Katu gaztetxean, Gaizka Chamizok Heroiaren Mina egingo du.
Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta ohi legez, Euskaltzaindiak elkarlanean osatu du egitaraua, hain zuzen, Tartean antzerki konpainiarekin, BIRA Kulturgunearekin eta 7Katurekin batera.
Egitarauaren nondik norakoak ezagutzeko: Lautan Hiru
