Nontzeberri

Gaur abiatuko da Donostian Gazteen Antzerki Topaketa

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa Maiatzaren 20tik ekainaren 18ra arte luzatuko da eta 19 obra aurkeztuko ditu Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia Club, Gazteszena (Egia), Intxaurrondo K.E., Imanol Larzabal (Lugaritz) eta Kontadores Gazte Zentroan.

Antolatzaileek esan dutenez, “Gazte Antzerkiaren Erakustaldia hiri honek bere gazteriarekin eta kulturarekin duen konpromisoaren adibide bat da. Urtez urte ikusten dugu nola talde berriak animatzen diren sortzera, esperimentatzera eta eszenatokietara igotzera, eta horrek erakusten du Donostian gazte talentuak babesa eta aukerak aurkitzen dituela”.

Emanaldietan, ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira, eta piezak baloratzeaz Garazi Urkola, Maialen Sorzabalbere eta Aiora Enparantza antzezleak arduratuko dira.
Sari banaketa ekainaren 20an izango da Victoria Eugenia Club Aretoan, eta obra onenari, talde artistiko onenari eta taularatzerik onenari emango zaizkie sariok, junior eta senior kategorian.
Gaur berton, Romeo eta Julieta pieza ikusteko aukera egongo da, euskaraz.

Emanaldi guztien informazio zehatza: Gazteen Antzerki Topaketa.

Exit mobile version