Donostiako 61. Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra egingo da. Ekimenak jazz musikaren epizentro bilakatuko du Donostia, hiria jazz doinuez betearaziz.
Betiko legez, programazioak, azken proposamen berriekin batera, nazioarteko izar handiak eta ibilbide luzeko artistak bilduko ditu hirian zehar barreiaturik izango diren 12 agertokitan.
Kontzertuen zenbakiak hauexek dira: 77 kontzertu izango dira, haietatik 47 doakoak, 30 tokiko artistenak, 4 Txikijazz jaialdiaren baitan, 8 JazzEñeren hamabigarren ediziokoak FCC Victoria Eugenia Antzokian, 8 Zurriola hondartzako Keler Gunean, 21 Kursaaleko terrazetako Frigo Gunean eta Fnac Gunean, 8 Trinitate plaza enblematikoan, 2 Chillida Lekuko Zabalaga baserri bikainean, 5 Škoda San Telmo Museoko klaustro zoragarrian, 4 Kutxabank Kursaal Auditorioan, bat Irungo San Juan plazan, beste bat Maria Cristina hotelean.
Kontzertuen horien barruan hogeita hamar euskal talderen kontzertuak izango dira. Aurten ere, Tokiko Taldeak ekimenean hautatutako 10 talde izango dira bertan: Bea Asurmendi, Mané, La Ola Maldita, Four Clovers, Erromintxelak, Iñar Sastre, White Carters, Malaka, Itziar Mendibil eta Tremendo Pikete.
Egun guztietako kontzertuak hemen kontsultatu ahal dituzue.
