Nontzeberri

Gaur abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Maiatzean jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea gaur berton abiatuko da. Sailkapen fasean horretan (Udabarria Bertsotan) 60 bertsolarik eman dute izena. Guztira hamar saio egongo dira, bost egunetan eta sei bertsolarikoak.

Egun bakoitzean saio bi jokatuko dira, leku desberdinetan, baina ordu berean. Saio guztiak izango dira 18:30ean. Hala, gaur, irailak 16, Orozkoko Donibane Aretoan, Aitor Ruiz Urizar (Lekeitio), Asier Alcedo Cano (Portugalete), Asier Galarza Garai (Muxika), Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga), Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo) eta Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo) norgehiagoka arituko dira.
Ordu berean baina Lekeitioko Azkue Aretoan, Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa), Jokin Castaños Gonzalez (Galdames), Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo), eta Peru de Pedro Larrea (Gorliz)  bilduko dira.

Getxo, Busturia, Markina-Xemein, Berango, Muxika, Berriz, Zalla, eta Derio herriak bisitatuko ditu ekimenak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen gaineko datu guztiak, hemen.

Exit mobile version