Loraldia festibala apirilaren 9tik 24ra egingo da Bilbon. Hiru astez, euskarazko kultur ekoizpen anitz biltzen dituen ekimen erraldoiak musika, dantza, antzerkia, zinema, literatura, bertsolaritza, performancea… denetarik bilduko du. Hala, 16 egunetan, 30 ikuskizun eta 50 artista baino gehiago izango dira 11 lekutan.
Gaurtik aurrera, orain arte ikusi gabeko ikusgarri dezente plazaratuko dira, tartean Joxemiel Bidador Pastorala; Maurizia, Arratiako pandero-jotzaile mitikoari eskainitako koreografia egin du Aukeran dantza konpainiak; Laboa Jazz, Mikel Laboaren kantarik ederrenak Ainara Ortegaren eta Maria Berasarteren ahotsetan eta Iñaki Salvadorren pianoan; Shane Macgowanen Gibela, Shane MacGowan The Poges taldeko kantaria izan zen. Unai Elorriaga idazlea eta Gibelurdinek taldea bildu dira eta zerbait berezi egin dute figura horren inguruan. Bilbronx, Euskal Herriko II. Beatbox Txapelketa ere izango da; Alos Quartet & Oreka Tx eta Aukeran taldeak Garden egingo dute; Urari Ostutako Poemak errezitaldia, Pako Juaristi eta Itziar Gomez bikotearen eskutik,….. Eta Loraldia Elkartearen ekoizpena ere badira: Poeta Gorri Horiek!, 11 Kolore Haur Abesbatza, Orhipetik edota Etorkizun Perfektua Balitz.
Horiez gain, hainbat kontzertu ere programatu dira, Maddi Oihenart, Anari, Aguxtin Alkhat, Enkore,… eta abar.
Zer, noiz eta eta non zehazkiago jakiteko, hemen duzue ekimenaren webgunea: www.loraldia.eus