Nontzeberri

Gaur abiatuko da Bergaran, “Berumuga” jaialdia

Gaur, hilak 1, Berumuga jaialdiaren lehen kontzertuaren soinuek beteko dute Bergara. Son Rompe Pera taldea hartuko du ardura hori.

Mexiko Hiriko banda honek dantza eginarazten die entzuleei beren garage-marimba-punk-cumbia estilo bereziarekin, marimba historikoa beste inork ez bezala joz. Taldea nazioarteko eszenaren abangoardian dago kokatua. Mexikoko, Peruko eta Kolonbiako klasikoen interpretazio harrigarri modernoetan ageri dira nabarmen.
Bost musikarik osatzen dute gaur egun taldea (marimba, conga, perkusioa, güiroa, bateria, gitarra, baxua eta bateria), eta soinu bizia garatzen dute punk-latino indartsu batekin.

Datozen asteetan honako kontzertu hauek ere programatu dira bertan: uztailak 08, Arima Soul; uztailak 15, The Reverend Shawn Amos, eta uztailak 22, The Big Marteen´S taldea.

Exit mobile version