Nontzeberri

“Gau magikoa Kai, Mai, Koa” musikala, Donostian

Gaur, abenduak 26, Donostiako Victoria Eugenian, Gau magikoa Kai, Mai, Koa musikala ikusteko parada egongo da. Ikuskizuna Arriaga antzokian aurkeztu zen abenduaren 15ean, eta hortik aurrera ibiltari  izango da hainbat herritan. Gontzal Mendibil kantariak zuzendu du ikusgarria, eta bertan, Txan Magoak eta Easo haur abesbatzak ere parte hartu dute.

“Gabonak, berez dute zentzu magikoa eta ordu bete pasa iraungo duen zuzeneko pelikula bat bailitz dastatzeko aukera izango dute umeak eta hauen gurasoak. Eszenatokian bizi izango duguna, taula beretik haragora doa, zeren, bertan zuzeneko antzerkia, musika eta kantuak entzuteaz gain, pantailaren konexioa izango dute ekimen guztiek. Eskolatik alde egingo duten gure protagonistak sekulako abenturak bizi izango dute, ederrak bezain beldurgarriak, eta espero ez duten piztiekin topatuz, ezuste galantak bizi izan beharko dituzte. Izarrak eta Ilargia izango dute lagun”.

Exit mobile version