Nontzeberri

Gau hasiko dira Xabier Amuriza omentzeko jardunak

Xabier Amurizak plazako bertsogintzatik erretiroa hartuko du eta Durangaldeko Bertso Eskolak  bere esker ona azaltzeko Izarren Saldagina izenpeko ekitaldi sorta bat antolatu du. Lehenengo zita Bilboko Bidebarrietako aretoan izan zen joan den hilean, eta gaurtik igandera arte beste hitzordu batzuk programatu dira.

Gaur berton, ekainaren 16an, 19:00etan, Andoni Egaña, Kepa Altonaga eta Edurne Brouard bilduko dira, Zornotzako Zelaieta kultur etxean, Xabier Amurizaren gaiak eta garaiak izeneko ekitaldian. Hurrengo egunean, ekainak 17, Emaidazue Freskura. Kantaldi Lagunarteko Bat programatu da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian 22:30etik aurrera. Bertan parte hartze handia egongo da: Igelaren Banda, Tapia eta Leturia, Mursego, Mikel Markez eta Josu Zabala, Anje Duhalde, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Natxo de Felipe eta Anton Latxa, Leire Bilbao, Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalena.

Azkenik, ekainaren 19an, erromesaldi artistikoa egingo da Berrizetik Berrizera Xabier Amurizaren bideak eta aireak izenburupean; Xabier Amurizaren sorterri den Etxanotik aspaldi handian bizileku duen Berrizera autobusez egingo den erromesaldi artistikoa. 

Exit mobile version