Azaroaren 17tik abenduaren 4ra bitartean, Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da ZuNonHanDA! azoka ibiltaria eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek.
“Euskal kulturaren erakusleiho erraldoia izanik, Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Durangoko Azoka baino lehenago antolatzea erabaki da, bertan egiten diren liburu aurkezpenek are ikusgarritasun gehiago izan dezaten.”
Hortaz, Euskal Herri osoko 19 dendatan, Durangoko Azokan eskuragarri egongo diren liburu berrien aurkezpenak egingo dira, eta aurten plazaratutako nobedadeen sortak Euskal Herri osoko 67 liburu saltokitan izango dira eskuragarri.
Ekimen honen bidez liburu saltokiek urte osoan zehar egiten duten lana aitortzea da asmoa.
Gaur, adibidez, Alaine Agirrek Euri eta ateri aurkeztuko du Deustuko Liburudendan Ibon Egañarekin batera,18:30ean.
Hemen kontsultatu ahal duzue aurkezpenen zerrenda osoa.
