ARTEA

“Gasteizko Kaleetako Eskulturak” liburua kalean da

Montehermoso Kulturuneak antolatu du Araceli de la Horra adituaren bidez, Gasteizko Kaleetako Eskulturak izeneko udal argitalpena.

Lana, berrargitalpen eguneratua dena, hiriko gune publikoetan kokatutako eskulturen katalogoa, inbentarioa da. Argitalpen honen helburua “arte adierazpen hori ezagutzera ematea da. Hirian zehar pixkanaka-pixkanaka eskulturak jartzeak, batzuetan, eskultura kokatzen deneko tokia ezagutzeko balio du. Bestetan, gertatzen dena da eskultura tokiarekin berarekin bat egiten duela. Inbentario honek hauek jasotzen ditu: eskultura lan bakoitzaren eta bere inguruaren argazkia, eraketa, fitxa teknikoa eta kokapen planoa.”

Hortaz, liburu berriak Arabako hiriburuko kaleetan, plazetan eta lorategietan banaturik dauden eskulturekin gozatzeko aukera luzatuko die oinezkoei. Guztira 106 eskulturak biltzen ditu obra horrek, eta bi bloketan banatuta daude: Lehen eskulturak (1820-1974), 12 lan biltzen dituena, eta Ondorengo lanak (1975-2022), 94 eskultura jasotzen dituena.

Liburua pdf formatuan ikusi ahal duzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.