Egitaraua apirilaren 4an hasiko da, aberri egunean hain zuzen ere, eta musikak bere aberria eratuko du Inprobisazio Gauarekin. Bertan, 20.00etan, Shinichi Isohata, Michel Henritzi, M.A. Garcia eta Jon Mantxi musikaren kimikariak arituko dira nahasteka ahalmentsuak eginez.
Apirilaren 9an, 21.00etan, Hola a todo el Mundo eta Raul Bröntes musikarien txanda izango da, eta asteburua ixteko Swan FyahBwoy eta Juza.
Hurrengo asteburuan, Same Old eta Maderacore proposamenak entzuteko abagunea egongo da; larunbatean Wyoming y Los Insolventes eta Flamin Gaupasing Brothers, igandean.
Apirilaren 22an, Elkartasunaren aldeko festibala antolatu da Piztu Punk, Sumisión City Blues, Carrocerías Betoño eta Los Cerdos taldeen eskutik. Apirilaren 23an, talde handi baten txanda, Doctor Deseo, 21.00etan. Larunbat horretan, Los Delgás eta Starsolo, eta Dirty Sweet igandean. Azken egunean, 30ean, The Bon Scott Band taldeak joko du.
Jimmy Jazz aretoak bidalita