Astebetez jazzak hartuko ditu Gasteizko txoko guztiak, izan ere, gaur hasita eta 20ra bitartean Gasteizko Jazzaldiaren 37. edizioa egingo da Arabako hiriburuan, izen handiko artistak gonbidatuta.
Aurtengo kartela ez da nolanahikoa, Chic Corea eta Paco de Lucia ospetsuek, Melody Gardot, Ibrahim Maalouf edota Jacky Terrasson Gouache musikariekin partekatuko dute oholtza.
Jazzaldiaren egoitza ofizialak Mendizorrotzako Polikiroldegia eta Principal Antzokia izango dira. Lehenengoan Los Angeles Crenshaw Gospel Choir, Ibrahim Maalouf, Bill Frisell Big Sur Sextet, Jacky Terrasson Gouache, Melody Gardot, Tom Harrel Quintet, Branford Marsalis Quartet, Chick Corea & The Vigil eta Paco de Lucía handiak arituko dira. Chick Coreak eta Paco de Luciak esklusiban egingo duten kontzertuan euren musika partekatuko eta bateratuko dute. Bi musikari horiek berriro elkarren ondoan ikusteko parada ezin hobea izango da.
Bigarrenean, Principal Antzokian ostera, Javier Colina & Kirk Lightsey, Craig Taborn, Ben Williams, Pascal Schumacher, Francesco Tristano eta Bachar khalifé Trio, eta Antonio Sanchez Quartet.
Beste aldetik, kontzertu handiek bat egingo dute hiriko tabernek eskaintzen dituzten Jam Session saioekin.
Jazzaldiaren inguruko datu guztiak begiratzeko, jo ezazue webgune honetara.