Nontzeberri

Gasteizko Erizo taldeak bere bigarren lana plazaratu du

Aritzek (bateria), Mikelek (baxua), eta Asierrek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute Erizo. 2006an elkartu ziren Gasteizen, eta urtebete beranduago euren lehen kontzertuak eskaini zituzten. 2008an, berriz, Disparando a perros izeneko estreinako lana grabatu zuten lokalean.

Iazko irailean, halaber, plazaratu berri duten No mientas la bicha grabatu zuten La zona temporalmente autónoma estudioan Carlos Toronadoren laguntzarekin.

Taldeak punk rocka egiten duela esaten du. Estilo hori, baina, modu heterodoxoan jorratzen du hirukoteak, 80ko hamarkadan Boston hiriko Mission of Burma taldeak edo Minneapoliseko Hüsker Dü-k egin zuten bezala, alegia, punk iluna: gitarra zorrotzak eta oinarri erritmiko bihurria. Hala ere, Erizo taldearen soinua garaikidea da, eta Shellac, Sugar, Nueva Vulcano edo Inoren Ero Ni bezalako taldeekin batera sailka genezake.

Aipaturiko iluntasun hori Asierrek hitzetan ere nabarmentzen da. Pertsonen eta gauzen alde goibela islatzen dute, modu melodikoan abestu arren.

Diskoa binilo potoloan argitaratu dute eta honako lokal hauetan eskura daiteke: Gasteizko Elektra Music Storen, Zapateneon, eta Ela Abuelo R'n'R Bar tabernan. Bilbon, berriz, Gatazka Gunean eros daiteke. Nolanahi, diskoa hemen entzun daiteke.

Erizok bidalita

Exit mobile version