Gasteizko Baratza aretoaren lehen urtemugako festaren harira, gaur, bihar eta etzi, Andrés Bezaresek zuzendutako antzerkigintzako Bufoi Tailerra izango da.
Berazesen hitzetan, “bufoiak gure gizartearekin antzekotasunik ez duen gizarte batean bizi dira. Muturrekoa, basatia, jostalaria, deformatua, libertinoa, krudela, iraingarria, dibertigarria. Perfektua! Erabat librea. Euren espiritu burleskoaren bidez, behatu, eta bizi dugun munduaren begiratu groteskoa itzultzen digute”.
Tailerretan parte hartzeko ez da beharrezkoa eskarmentua izatea. Nahikoa da arropa eta jatekoa eta dibertitzeko gogoa ekartzea.
Gaur, gainera, hainbat ekitaldi izango dira: El síndrome de Stendhal taldearen kontzertua, Rosas dant rosas ikus-entzunezko proiektua, pintxoak…