Nontzeberri

Garaiko kultur paradigmaren aldaketa

Pabellon 6ko Gazte Konpainia Arriaga Antzokiko agertokira igoko da Lorca, Dalí, Buñuel. Los aborígenes lana aurkezteko. Felipe Loza arduratu da asteazkenean, maiatzaren 8an, 19:30ean, Arriaga Antzokian ikusiko den muntaketa honen dramaturgiaz eta zuzendaritzaz.

Los aborígenes antzezlanak “hiru gazte horiek Institución Libre de Enseñanzako Ikasleen Egoitzan izan zuten topaketa gogorarazten du. Izan ere, txantxa eta egia artean, euren garaiko kultur paradigma aldatu zuten eta, euren antzeko beste batzuekin batera, munduko artea betiko irauliko zuen imajinarioa eraiki zuten. Albert Einstein, Sigmund Freud eta André Bretón hizlarien eraginpean, tradizio kultura hispaniarrean errotutako hiru artista gazteak Europako abangoardien lurralde ezezagunak ezagutzeko bideari ekin zioten, gaztetako hormonen eflubioen eta Madrilgo tugurioetako alkoholaren artean”.

Pabellon 6ko Gazte Konpainiak intentsitatea eta bizitasuna transmititzen du oholtzatik, eta hortxe biltzen dira Grace Doniz, Maria Cerezuela, Unai Elizalde, Eneritz Garcia, Kepa Garcia, Josh Ortiz de Zarate, Nahikari Rodriguez, Jon Casamayor eta Yeray Vazquez.

Antzezlanak hainbat genero hartzen ditu, “horrela, antzezleek moldakortasuna erakusteko eta hainbat interpretazio estilo lantzeko aukera dute, dramatik txotxongiloen teknikara, fartsa klasikotik naturalismo poetikora, espresionismora eta interpretazio oniriko surrealistaren tonu alternatibora”.

Exit mobile version