Andoni Egañak eta Xabier Lizaso piano-joleak Garai hura gara lan berria antolatu dute eta gaur komentatuko dituzte proiektu berriaren xehetasunak.
Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean izango da, 11:00etan, Lankuren eskutik.
Bertsoa eta musika uztartuko dituen emanaldiak bi pertsonai ezagunen bizitza islatuko du, Xabier Munibe musikaria (Peñafloridako Kondea) eta Pernando Amezketarra bertsolaria. Emankizun hau, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 75.edizioaren karietara sortutako obra da.
Andoni Egañak, narratzaile paperean, amezketar ospetsuaren bertsoak eta gorabeherak gogoratzen ditu, eta Xabier Lizasok, berriz, pianoaren doinuekin indartzen ditu pasarte horiek.