Nontzeberri

Garai guztietako Gasteiz argazkitan

Hiriaren azken 130 urteetako eguneroko bizitza erretratatu zuten hainbat argazkilariren lanak bildu dira Paaarisien!, argazkiak eta bizipenak zuri-beltzean, Vitoria-Gasteiz 1880-2009 erakusketan. Gasteizko Udal artxibategitik, Arabako Lurralde Historikoko Artxibategitik eta Sancho el Sabio Fundazioaren fondoetatik ateratako 650 argazki jarri dira ikusgai apirilaren 2ra bitartean, Vital Fundazioaren Aretoan.

1880 eta 2009 bitarteko argazkiak dira eta garai bakoitzeko argazkilari nabarmenenek egindakoak dira: Salvador Azpiazu, Alberto Schommer, Enrique Guinea, Balbino Sobrado, Ceferino Yanguas, Tomás Alfaro, Gerardo López de Guereñu, Santiago Arina, José María Parra, Federico Arozena eta Gregorio Querejazu.

“Erakusketa osatzen duten argazki asko ez dira sekula izan jende aurrean eta bertan, dagoeneko desagertu egin diren hiriko hainbat eremu agertzen dira, oraindik ere arabar askoren oroimen kolektiboan bizirik dirautenak: saltokiak, tabernak eta jatetxeak, auto tailerrak, argazki-dendak, zinema bat edo jostailuak”.

Erakusketaren inguruan antolatu diren hainbat ekitaldiren gaineko informazioa hemen duzue. 

Exit mobile version