Oñatiko Kalean 2026 udako kultur programa bederatzi proposamen eskaintzen ari da aire zabalean ekainaren 18tik abuztuaren 29ra arte. Zikloak musika, antzerkia eta ahozko narrazioa eskainiko ditu Lazarraga eta Errementeri plazako lorategietan, besteak beste.
Ekainean, makina bat kontu izan dira, tartean, Aria taldearen kontzertua eta Besaide Folk taldearen kontzertua ere.
Gaur berton, 29an, hilaren azken asteazkenean, Ganso&Cia konpainiak keinu bidezko Welcome & Sorry ikuskizuna egingo du. “Teloia altxatzen da. “To Be Or Not To Be!”. Horraino dena ondo. Antzerkiaren bi maitalek Hamlet antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko leialtasun osoz. Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan irudikatzea, talenturik eta trebetasunik ez izatea ez dira eragozpen izango. Edo bai? Williamek burua altxatuko balu… agian ez litzateke harro egongo, baina behintzat barre egingo luke.”
Welcome & Sorry kaleko antzerki-ikuskizuna da, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik antzerki-lanbidea erakusten duena.
Abuztuan, 29an, saio bakarra programatu da, 12:30ean, Errementari plazan, Erre Produkzioak Konpainiak Piraten istorio bat haur ikuskizuna egingo du.
