BERTSOTAN

Bardoak txapelketaren bigarren fasea

Martxoaren 8an martxan jarriko da berriz Bardoak, Nafarroako taldekako txapelketa. Hala, bigarren fasean murgilduko dira sailkatzea lortu duten sei taldeak.

Martxoaren 30era bitartean sei saio jokatuko dituzte Ituren, Elizondo, Igantzi, Leitza eta Iruñean. Horietatik hiru talde sailkatuko dira apirilaren 12an Lesakan jokatuko den Bardoen finalerako.

Bigarren zati honetako lehen saioa Iturenen izango da martxoaren 8an, Etxeko Kontuk eta Bertze Maldikoak taldeekin. Martxoaren 14an, Lepatanatuek 2 eta Zortziko Haundiena taldeen txanda izango da, Elizondoko Intza ostatuan. Iruñean jokatuko da hirugarren saioa, martxoaren 28an.Saio horretan Iruñeko 12 obario eta 11 pedrada eta Leitzako Harrapazank taldea arituko dira.

Martxoaren 29an Bardoen beste bi saio antolatu dira. Iruñean, Bertze Maldikoak eta Etxeko Kontuk taldeak juntatuko dira, eta egun berean, bertso afariarekin, Igantziko Biltoki elkartean, 21:00etan, Lesakako Etxeko Kontuk eta Elizondoko Lepatanatuek 2.

Bigarren faseko azken saioa martxoaren 30an jokatuko da Leitzan, Harrpazank eta 12 obario eta 11 pedrada taldeekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button