ESZENA

Balagan zirko-ikuskizuna abenduaren hondarretan

Eszenatoki bilbotarrak aurreneko aldiz ekarriko du Euskadira Cirque du Soleilen handitasuna antzoki baten intimitatera. Misha Matorin zirko-artista errusiar ospetsuak sortua eta ekoiztua, Balagan-ek akrobazia sinestezinez jositako bidaia magiko bat sortzen du.

Abenduaren 28tik 30era bitartean izango da ekitaldia, egunero bi saio eskainiz, 17:30ean eta 20:30ean. Estatu Batuetako, Errusiako, Ukrainako, Txinako eta Ingalaterrako ia 30 artista eszenan, ikuskizun magiko honetatik pasatuz. Gimnastak, malabaristak, akrobatak, trapezistak, pailazoak eta dantzariak bata bestearen atzean agertzen dira ikuskizun ahaztezin honetan.

Matorinek zuzendutako ikuskizunak egia bihurtzen ditu magia eta fantasia. Hasi eszenografiatik eta azken mugimenduraino, den-dena zehatz-mehatz aztertzen dute ikuskizun harmoniatsua izan dadin. Balagan ikuskizuna Mikhail Matorin zirko zuzendariak pentsatutako trilogiaren lehen zatia da. M. Baroia du protagonista eta bere oroimen eta desirek bizia hartuko dute ordu eta erdiko ikuskizunean, bi elementu tekniko nagusirekin: istorioaren haria daraman musika eta obran zehar kromatikoki aldatzen den argia.

Arriaga Prentsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button