LITERATURA

Xabi Borda idazleak “Urtu Aurretik” poema liburua argitaratu du

Aspalditik libururik plazaratu gabekoa zen Xabi Borda idazle bikainak Urtu Aurretik poema liburua kaleratu du. Gaur goizean, Poesiaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Susa argitaletxeak aurkeztu du idazlearen konpainiarekin.

Argitaletxeak honako datuak eman ditu liburuari buruz: “Hazita datoz urak Xabi Bordaren hirugarren poema liburuan. Hego haizea dabil Ipar Poloan eta mehetuz doa azken glaziarra. Minutuak kanilan behera tantaka, eta harekin, tripaz gora arrainak, egarriz hildako dromedarioa, langabezian geratu den laguna, oporren hasiera eguna, ezusteko bisitak eta eklipse intimoak. Dena urpean geratu aurretik, gal daiteeken guztiaren esploratzaile dabil poeta.”

Liburua lau zatitan banaturik dator: Iglua Tantaka, Hozkailu Matxuratua, Hego Haizea Poloan, eta Glaziar Berrien Erditzea.
Ikusten denez hotza eta izotza da nagusi,….poema honetan bezala.

… kafearen lurrinak sukaldea betetakoan
liburu bat irakurtzen dut gosaldu bitarte
edo txango bat bestela mendiko aldizkarian
gero zure aurpegian bilatzeko
lanera bidean izango dudan eguraldia
irribarre bat kausitzen badut ateri den seinale

dena den badakit
glaziarrak harrapatutako gorpuak agertzen hasiak dira
estuegia zait bero hau

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button