Argibideak

  • Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza  Sailak, Nontzeberri kultura atariarekin elkarlanean, Galdeketaun Lehiaketa jarri du martxan.
  • Dispositibo mugikorretatik jolasten den lehiaketa da.
  • Edizio berri honetan jolasteko, aplikazioa deskargatu behar duzu. Joan den urteko aplikazioa baduzu, desinstalatu behar duzu. Izena eman behar duzu jolasteko.
  • Jolasa Google Play Store-tik jaitsiko da helbide honetan
    https://play.google.com/store/apps/details?id=net.galdeketaun
  • Lehiaketak abenduaren 1etik urtarrilaren 31ko eguerdiko 13:00ak arte iraungo du.
  • 12-17 urte bitarteko edonork (biak barne) parte har dezake. Parte hartzea doakoa da. Parte-hartzaileak irabaziz gero ezinbestekoa da bere adina NANaren bitartez akreditatzea.
  • Nola jolastu: 
    Jolasa honetan datza: Parte-hartzaile bakoitzak 15 minututan 30 galderari erantzun zuzena eman beharko die. Parte hartzaileak hiru bizitza edukiko ditu jolasten duen bakoitzean. Lehiaketak irauten duen bitartean nahi beste bider jolas daiteke eta puntuazio-markarik hoberena sailkapen orokorrean gordeko da.
  • Parte hartzaile bakoitzak bere mobiletik jolas dezake bakarrik, eta telefono hori kontuan hartuko dugu harekin harremanetan jartzeko.
  • Lehiaketak honako sari eta zozketak edukiko ditu:
    • Samsung J5 2017 mobil bat lehiaketaren irabazlearentzat (hau da, puntu gehien lortzen duenarentzat).
    • Bq Aquaris U Plus mobil bat zozketatuko da sailkapeneko lehengo hamar postuetako pertsonen artean.
    • Bi Huawei Tablet Mediapad zozketatuko dira lehen ehun jokalarien artean.
  • Emango diren datuak Suspegintza Elkartearen (Simon Bolivar, 8 b, 48010 – Bilbo) “Bezeroak, erabiltzaileak eta erakunde hornitzaileak” izeneko fitxategian gehituko dira, eta Galdeketaun lehiaketa kudeatzeko erabiliko dira, dagozkion baseen arabera.
  • Lehiaketan parte hartzeak esan gura du parte-hartzaileak oinarriok onartzen dituela.
  • Edozein kontsulta egiteko: 
    nontzeberri@nontzeberri.com
Back to top button