Nontzeberri

“Galdeketaun” lehiaketako jokalaririk onenak sariturik

Bilboko Udalak, Nontzeberri.eus kulturaren atariaren laguntzarekin, Galdeketaun gazteen programako sariak banatu zituen atzo. 12-17 urteko gazteentzako lehiaketa abenduaren 1etik urtarrilaren 31ra bitartean gauzatu da. Galdeketaun aplikazioarekin euskaraz jardun eta jolas egin daiteke. Lehiaketaren lau urteetan ia 700 gaztek hartu dute parte eta 31.700 partidatik gora jokatu dira. Harrigarria da hilabete bitan ia 8.000 partida jokatu direla.

Galdeketaun ekimenaren bitartez, “euskarazko tresnen erabilera sustatu nahi da adin-tarte horretako gazteengan, euskara hizkuntza ludiko moduan eta jakintzarako erabil dezaten”.

Test motako itaunak dira (kultura, kirola, artea, geografia, Bilbo bera, Bizkaia, Athletic,….) eta parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar du denbora jakin batean. Lehiaketak entretenimendua bultzatzen du, zenbat-nahi aldiz olgetako aukera ematen baitu euskal kulturarik buruz ikasteko, eta beti euskaraz. Puntuazio altuena lortzen duena saritzen da, baina horrez gain, bestelako sariak ere zozkatzen dira bertan parte hartzeagatik.

Aurtengo saridunak honakoak izan dira:

Lehiaketari buruzko informazioa guztia www.galdeketaun.eus webgunean aurki daiteke.

 

Exit mobile version