Nontzeberri

Galdakaoko “Folklore Bizian” jaialdia bihar hasiko da

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen 2013ko Folklore Bizian jaialdia uztailaren 23tik 28ra egingo da. Aurtengo gonbidatuak Kubako Camagua eta Swazilandiako Pelepele folklore taldeak dira.

Fernando Medrano Vireyak zuzentzen duen Camagua talde folklorikoarekin Kubaren bihotzera iristen da, non aberastasun musikal eta folkloriko itzela dagoen. Kubako bizitza eta kultura hurbilago sentitzeko abagunea da hau.

Beste aldetik, 2003an Larry Mhlangak sortu zuen Pelepele talde folklorikoan hogei eta hamar dantzari, abeslari, musikari eta bertako perkusio jole topa daitezke. Hainbat arte forma batzen ditu, hala nola dantza, musika, antzerkia eta zinea. Larry Mhlanga dantzari, koreografo, perkusiogile, aktore, zine zuzendari eta produktore oso ezaguna da bere lanaren kalitateagatik.

Dantza koloretsu eta ahots ikaragarriez gain, taldeak euren eguneroko bizitza eta kultura bakarra islatzen duten abestiak idatzi eta dantzak sortzeko gaitasuna du. Afrikako soinuak eta koloreak bizitzeko aukera ezin hobea.

Ohikoa denez Galdakakoaz gain Arrigorriagan, Usansolon, Gernikan eta Sopelan izango dira jaialdiak. Hala, uztailaren 23an, Arrigorriagan izango dira; 24 eta 25ean, Galdakaon; 26ean, Usansolon; 27an, Gernikan; eta 28an, Sopelan.

Exit mobile version