Nontzeberri

“Galbahea” poesia errezitala, Azpeitian

Igande honetan, ekainak 8, 18:00etan, Gotzon Barandiaranek idatziriko Galbahea poema-liburuan oinarrituriko errezitala burutuko dute hainbat lagunek (Lander Bilbao, Juanra Madariaga, Josu Landa, Morau, Oier Guillan, Ainara Lasa, Harkaitz Cano, Mikel Elorza, Ima Ubeda, Gotzon Barandiaran eta APOAko kideak) Azpeitiako Sanagustin kulturgunean.

Susa argitaletxeak luzaturiko iruzkinak hauxe zioen: “Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra.”

Diogun moduan, Galbahea liburuan bildu dituen poemak errezitatuko ditu Gotzon Barandiaranek eta bere kilkerbatzak , bai eta APOA poesia taldeko kideek ere.

Exit mobile version