Nontzeberri

Gabriel Aresti omentzen

EHUko AE erakusketa aretoan, Gabriel Arestiren figura omentzeko hainbat lanek osaturiko erakusketa bat duzue abian ekainaren 5era arte.

“2025ean Gabriel Aresti zendu zenaren 50. urteurrena omentzeko liburu berri bat argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025, Patxi Juarestiren koordinaziopean. Bertan idatzien bitartez ekarpenak egin ziren, poesian edo prosan, ikerketa akademikoak, saiakerak, ipuinak…eta sorkuntza plastikoaren aldetik gure ikerketa lana iruditan gauzatu zen. Kasu honetan, guztiak dira originalak, eta berariaz liburu honentzat gauzatu ziren 2024ean. Azpimarratu behar da ez zirela idatzietara egokitutako ilustrazioak, Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Saileko 17 artista-ikerlari-irakasleek egindako ikerketatik eta hausnarketa pertsonaletatik eratorritako lan propioak baizik. Orain liburu formatutik atera eta erakusketan aurkezteko aukera dugu. Sortzaileak ditugu Alfonso Berroya, Myriam Gesalaga, Cristina Miranda de Almeida, Tania Quindós, Mikel Garate, Amparo Lozano, Lourdes de la Villa, Jose Carlos Torre, Borja Gómez, Eneritz Amondarain, Oihane Sánchez, Julen Agirre, Asier Aguayo, Unai Requejo, José Antonio Morlesín eta Susana Jodra.
Idatzien kasuan bezala baliabide desberdinak erabili ziren: arkatzez egindako marrazkiak edo frottageak, Collagea, Letteringa, marrazkiak eta muntaia digitalak, argazkia, grabatua, komikia…“

Exit mobile version