Bilboko Udalak Gabriel Arestiri omenaldia egingo dio gaur, urriaren 16an, eta poeta ospetsuaren jaiotzaren 90. urteurrena dela eta, Bidebarrieta Kulturguneak poema eta abesti irakurketa bat hartuko du. Bertan, Iñigo Astiz idazleak eta Eñaut Elorrieta kantautoreak hartuko dute parte.
Egilea duela 48 urte hil zen, Bilboko Udalak urtero aldarrikatzen eta ospatzen duen ondare oso garrantzitsua utziz. Poesia, antzerkia, eleberria, antzerkia idatzi zituen Arestik, eta Federico García Lorca, T.S. Elliot edo Boccacio ere itzuli zituen. Gainera, Euskaltzaindiako kide izan zen, eta bertan euskara batuaren sorrera defendatu zuen. Gabriel Aresti ezinbesteko pertsona izan da Euskadiren historia ulertzen laguntzeko.
Beste aldetik, Bilboko Udalak Gabriel Aresti jaio zeneko (urriaren 14an) urteurrena ere ospatuko du, Gabriel Aresti ipuin-lehiaketaren sariak banatuz. Gaur goizean, Arabiar Aretoan egin dira omenaldia eta sari banaketa, 12:00etan. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da ekitaldiko burua, eta bertan egon dira Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotzia eta kategoria bakoitzeko sarituak. Era berean, poetaren ahaideak eta udal korporazioaren ordezkaritza bat han izan dira.
Aurten, partaidetza handia izan da, eta euskaraz 63 lan heldu dira, eta 1000 baino gehiago gaztelaniaz. Guztira 37 herrialdetatik etorri dira idazlan guztiak.
Aurtengo sariduna, euskarazko atalean, Oihane Fernandez Mendia izan da Ez esan inori lanagatik. Gaztelaniaz, Salvador Serranok eskuratu du lehen saria Gluteos izeneko ipuinarengatik. Aipaturikoez gain, epaimahaikideek hainbat accesit banatu dituzte.