Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren edizio berria jarri du abian, bi modalitaterekin: euskara eta gaztelania. Biek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi accesit dituzte. Martxoaren 30era arte zabalik izango da lanak aurkezteko epea. Sariak literatura-sorkuntza sustatu eta euskarazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten lagundu nahi du.
Lehiaketa, 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean) 1,5 espazioan.
Informazio guztia helbide hauetan kontsulta daiteke: www.bilbao.eus/arestilehiaketa.
2021eko edizioan, Karmele Mitxelenaren Begi urdinak ipuina izan zen irabazlea. Bi akzesitak Juan Mari Atutxaren Mandragorak eta azeri-buztanak eta Nerea Arrutiren Lope de Aguirre, Traidore ipuinentzat izan ziren.