Nontzeberri

Fritz Langen “Metropolis” zuzeneko musikak jantzita

Bilboko FAS zineklubak proiekzio berezia egingo du gaur, ekainak 19, El Carmen aretoan. Izan ere, Fritz Lang zinegile austriarrak 1927. urtean estreinaturiko Metropolis ikusi ahalko da zuzeneko musikak lagunduta. Pianoan Josetxo izango da, eta emanaldia 19:45ean hasiko da.

Emanaldian filmaren azken bertsio zaharberritua proiektatuko dute. Bertsio horretan, gainera, berreskuraturiko metrajea ere bada, orotara 143 minutu izango dira.

FAS zineklubaren webgunean jasotzen denez, “Metropolis hirian, 2026. urtean, langileek lur azpian egiten dute lan eta bertan bizi dira. Matxinatzeko saio bat egiten dute, eta Mariak etorkizun hobe baterako esperantza ematen die. Hiriko ugazabak Mariaren itxura duen robot bat egiteko agindua emango dio Rotwang zientzialariari, langileak matxinada suizida batera eraman ditzan. Mariak ihes egin eta, Fredersenen semearekin batera, haurrak salbatuko ditu. Azken hori izango da langileen eta aitaren arteko bitartekaria”.

Exit mobile version