Zapatu-domekan izan ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak Mungian eta Sopelan, hurrenez hurren.
Mungian Fredi Paia izan zen nagusi eta Sopelan, ostera, Igor Elortza. Halandaze biek final-aurreetarako zuzeneko txartela lortu dute eta Durangoko final-aurrean abestuko dute.
Gainontzeko bertsolariek puntuazioaren zain egon beharko dute, datorren domekan, azkenengo kanporaketan gertatuko denaren arabera aurrea egiteko posibilitatea egongo baita.
Baina momentuz Mungiako saiotik Iñaki Iturriotzek eta Sopelako saiotik Gorka Lazkano eta Joseba Artzak bakarrik izango dute aukera.
Eurekin batera Gorka Ostolaza (Balmasedako bigarrena) eta Arrate Illaro (Berriatuko bigarrena) dira puntuazioaren arabera sailkatzeko aukera dutenak.
Txapelketako webgunean sartuz gero, Paiaren agurra ikusiko duzue.