Frantzian ondutako Mois du Film Documentair (Dokumentalaren Hilea) ekimenaren harira, Bilbon herrialdeko horretako hainbat dokumental aurkeztuko dira hil honen amaierara arte. Dagoeneko bi film pantailaratu dira emanaldi berezietan, baina azaroaren 29ra arte, beste sei hitzordu izango dira, zikloaren muina. Guztiak Bilbaoarte zentroan pantailaratuko dira.
Hala, hilaren 14an, Le Challat de Tunis (Ben Hania Kaouther, 2013) aurkeztuko da; 15ean, Cinéastes (Julie Gayet, 2013); 21ean, Pauline s’arrache, (Emilie Brisavoine, 2015); 22an, Illustre et inconnu: comment Jaujard a sauvé le Louvre (Jean-Pierre Devillers eta Pierre Pochart, 2015); 28an, Conte d’été (Éric Rohmer, 1996); eta, amaitzeko, 29an, La fabrique du conte d’été (Jean-André Fieschi, Françoise Etchegaray, 2005).
Filmok 17:00etan eta 19:00etan pantailaratuko dira, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.