Nontzeberri

“Frankismoaren kartzelak zineman”, Nafarroako Filmotekan

Bihar, Frankismoaren kartzelak zineman izenburuko zikloa hasiko da Nafarroako Filmotekan, Salvador (Puig Antich) (Manuel Huerga, 2006) filmaren emanaldiarekin, 20:00etatik aurrera.

Manuel Huerga zinegilearen bigarren lanak Salvador Antich gazte anarkista eta Movimiento Iberiko de Liberacion-en kidearen istorioa kontatzen du; “garrote vil” metodoaren bidez hil zuten azken preso politikoa izan zen. Horretaz gainera, presoaren abokatu, lagun eta familiak heriotza saihesteko egindako ahaleginak ere jasotzen dira. Filma Freancesc Escribanoren Cuenta Atrás liburuan oinarrituta dago.

Frankismoaren kartzelak zineman zikloa urriaren 28ra arte zabalduko da, eta beste hiru film bilduko ditu: Urriaren 14an, Debakatuta dago Oroitzea (Josu Martínez eta Txaber Larreategui, 2016), Entre rojas (Azucena Rodríguez, 1981) eta, azkenik, Segoviako ihesa (Imanol Uribe, 1981).

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Exit mobile version