Nontzeberri

Frankenstein berriz itzuliko da

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoak (FANT) 28. edizioa ospatuko du maiatzaren 6tik 14ra, baina dakizuenez, aperitibo gisan, PREFANT zikloa abian da.

Aste honetan, eta datozenetan, hainbat film beldurgarri pantailaratuko dituzte. Hala, etzi, martxoak 10, Coming Home in the Dark (James Ashcroft) aurrestreinaldia programatu da. “Beldurrezko eta intrigazko thriller honek kontatzen du nola, amaiezina den haran bateko errepide hondatuan barna bidaiatuz, Alan eta Jillek geldiarazi egiten duten beren ibilgailua, beren seme-alaba nerabeak Zeelanda Berriko ibilaldira eramateko. Aperitibo batez gozatzeko gelditzen direnean, bi eskale ezerezetik agertu eta familia baketsua inguratzen dute. Ustekabeko indarkeria-ekintza batean, familia bahitu dute, eta horrek ihesbiderik ez duten hainbat gertaera piztu ditu.”

Martxoaren 24an, Boris Karloff mitikoaren aurpegia ikusi ahalko duzue James Whale zuzendariaren Frankenstein klasikoarekin. Kultuzko film honetan, Henry Von Frankenstein doktoreak esperimentu beldurgarri bati ekin dio: gizaki berri bat eraikitzea, gorpu zatietatik abiatuta. Fritz morroiaren laguntzarekin, herriko hilerrietan sartzen da gauez, behar dituen atalak ateratzeko. Ez daki, ordea, bere esperimentuan erabili duen garuna kriminal batena izan zela.

Azkenik, apirilaren 7an, zuzendari beraren The Bride of Frankenstein filma pantailaratuko da. Frankenstein doktoreak sortutako munstrotik ihes egin ondoren, Praetorius doktoreak munstroarentzat lagun bat sortzea proposatu dio zientzialariari.

Exit mobile version