Nontzeberri

Francisco Iturrinoren erakusketa, Bilbon

Bilboko Michel Mejuto galerian Francisco Iturrinoren (Santander, 1864 – 1924) erakusketa ikus daiteke, otsailaren 28a arte; Ibilbideak: Paris / Tanger / Malaga du izenburua erakusketak.

Iturrino artista nomada izan zen: Parisen bizi izan zen XIX. mende amaieraz geroztik; halere, etengabe bidaiatu zen, beti hegoaldeko argiaren atzetik. Argi hori, hain zuzen, energiaz eta kolorez jositako paisaia eta formetan irudikatu zuen.

Bilboko erakusketan Iturrinok pintatutako lau olio ikus daitezke; lanok Paris, Malaga eta Marokon eginak daude, erakusketaren izenburuak berak aipatzen duen lez.

Exit mobile version