Nontzeberri

Francisco de Garay, lehengo euskal esploratzailea

Titulu horrekin argitaratu dira Sopuertako semea zen Francisco de Garay esploratzailearen bizitzaren zertzeladarik interesgarrienak.

1493. urtean heldu zen Ameriketara, itsas armadaren itsasontzi batean, Kolonek egin zuen bigarren bidaian, Almirantearen zerbitzura zeuden morroietako bat izan baitzen. Hala ere, pertsonai ezezaguna da, nahiz eta kronika guztiek bere izena aipatzen zuten.

Francisco de Garayren bizitzak itzalak eta alderdi txarrak izan zituen, eta horiek guztiak esplikatzen eta azaltzen saiatu da Goio Bañales historialari aditua, izan ere, “Francisco de Garayri buruzko azterketak gure herriarentzat bidegabeki ahaztu behar ez zen pertsonaia geureganatzeko aukera eman digula esan behar dugu. Era berean, Lehengo euskal esploratzaile gailena bezala aldarrikatzearen alde agertzen gara, bere garrantzia gure mugez gaindi baitoa eta pertsonaia unibertsal bilakatzen baitu”.

Exit mobile version