Francisco Calabuig (1946, Albalat dels Sorells, Valentzia) pintoreak Elkarrizketak Argiarekin izeneko erakusketa paratu du urriaren 18ra bitarte Iruñeko San Anton galerian.
Paisaiak dira nagusi Calbuigen margolanetan. Mendiak, zuhaitzak, baserriak, errekak, eta abar dira valentziarraren obratan protagonista nagusiak. Guztiak kolorez josita.
Alacanteko Diputazioak 2004. urtean argitaraturiko F. CALABUIG Diálogos con la luz liburuan jasotzen denez, “bere pintura oinarrian pintura hunkigarria da, sentikorra, bizitakoa, aurkitua eta bilatua, soinu eta musikak dardararazia, udakoa eta negukoa, mendietakoa eta hondartzetakoa”.
Valentziarraren sustrai estetikoak lan egiteko duen gaitasun handian dute sorburu: “Formatu handienekin borrokan, baita arreta bera merezi duten formatu txikiagoekin ere. Berdeak, okreak eta urdinak bilatzen, eta teilen tonua eta bordele kolorea, eguzki izpiekin ere jolasean”.
Erakusketarekin loturiko informazio gehiago hemen.
