Four Friends banda bilbotarrak 20 urte beteko ditu aurten, izan ere, 1995ean eratu zen zen Deustuko Mr Jam entsegu-geletan. 20 urte eta gero, hasierako kide berberak izaten jarraitzen dute: Iñaki Iraeta eta Eneka Albizu, gitarrak; Jorge Gomez, baterian eta Fernando Iraeta, baxua. 2008an, baina, Eider Saratsaga gehitu zitzaien abeslari.
Bilboko jazz eta blues taldea Bilboko Kafe Antzokian izango da etzi, hilak 29, bere 20. urteurrena ospatzen, 22:00etan.
Boskoteak lau disko grabatu ditu bere ibilbide luzean: Bilbop (Hotsak, 2003), Dzanga (Hotsak, 2006), Haruntzago (Hotsak, 2009) eta, azkenik, Now or Never (2014, Brixton Records).
2014ko lan horretan, jazz, blues, swing eta rock-and-roll zaharrean bustitako 12 klasiko bereak egin dituzte, emakumezko ahots klasikoetatik abiatuta: Niana Simone, Etta James, Billie Holiday, besteak beste. Halere, zenbait ahots mitiko horien jarraitzaileak diren ahots garaikideak ere jorratu dituzte: Diana Krall, Eva Casidy, Lisa Ekdahl… Horretarako, Eider Saratsaga abeslariak lan bikaina egin zuen.
Urteotan, Four Friends-ek 150 kontzertutik gora eskaini ditu hainbat eskenatoki eta ospakizunetan.