Nontzeberri

“Flúor” eta “Kinestesia” zikloak egingo dituzte ekainean Tabakaleran

Donostiako Tabakalerak maiatza eta ekaina bitarteko zinema-programazioaren aurrerapena iragarri du. Hala, egitarau oparo horretatik, Flúor eta Kinestesia. Mugimendua eta zinema zikloak azpimarratu ditugu.

Flúor zikloa ekainaren 8tik 10era egingo da, eta ondoko filmak bilduko ditu: Killing Time (Ainize Sarasola, Espainia, 2018), Ainize Sarasolak parte hartuko du emanaldian; 9an, Snowy Bing Bongs Across the North Star Combat Zone (Rachel Wolther eta Alex H. Fischer, AEB, 2017); eta Les garçons sauvages (Bertrand Mandico, Frantzia, 2017), eta 10ean, Team Hurricane (Annika Berg, Danimarka, 2017).

Kinestesia. Mugimendua eta zinema, halaber, ekainaren 15ean eta 24an egingo da, eta guztira lau film pantailaratuko dira. Hala, 15ean, hiru film ikusteko aukera izango da: Making a living (Henry Lehrman, AEB, 1914), Kid auto races at Venice (Henry Lehrman, AEB, 1914) eta The Champion (Charles Chaplin, AEB, 1915). Ekainaren 24an, film bakarra izango da, People’s Park (J.P. Sniadecki eta Libbie Cohn, AEB, 2012).

Hirugarren ziklo bat ere izango da, Valérie Massadian zinegile frantziarraren ingurukoa, Fokuak egitarauaren baitan, zeina maiatzaren 26an hasiko den Milla (Frantzia, 2017) filmaren emanaldiarekin. Ziklo horren baitan, beste bi film emango dituzte.

Amaitzeko, maiatzean, beste bi hitzordu ere izango dira: 5ean, Zikloak: Gonbidatutako Eskola. Universidad Del Cine De Buenos Aires, eta 6an, Le Parc (Damien Manivel, Frantzia, 2016), Aro Atomikoa zikloaren barruan.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Exit mobile version