Nontzeberri

Flamenkozale guztiek Bilbon dute hitzordua

Irailaren hasierarekin bat eginez, Bilbao Flamenco jaialdiaren VI. edizioa eta Ibaiondo Barrutiko Xarma Duen Itsasadarraren VIII. Topaketak abiatuko dira arte flamenkoaren inguruan.

Hala, irailaren 3tik 14ra bitartean Bilbao Flamenco jaialdiaren seigarren edizioa egingo da Estrella Morente, Eva Yerbabuena eta El Niño Joseleren mailako artisten partaidetzarekin.

Gaur berton, irailak 3, hasiko dira jarduerak eta kontzertuak, Karime Amaya dantzariaren emanaldiarekin, eta Carmen Amayaren omenez egindako Bajarí dokumentalaren aurre-estreinaldiarekin.

Hauez gain, bestelako kontzertuak ere programatu dira. Irailaren 5ean, Diego del Moraok Orate izeneko lana aurkeztuko du. Irailaren 11n, Luis el Zambo arituko da Fernando Morenok lagunduta; eta irailaren 13an, José Canela, Manuel Jero, Ginesa Ortega eta Juan Ramón Caro oholtzaratuko dira. 

Beste aldetik, Bilboko Ibaiondo barrutian, Xarma duen itsasadarra Topaketa Flamenkoaren zortzigarren edizioa gauzatuko da. VIII. Topaketa Flamenkoak hil honetako 5etik 28ra bitartean izango dira. Aurreko edizioetan bezala, programa honek, dantza, gitarra, kante eta txalo eta konpas tailerrak eskainiko ditu.

Nabarmentzekoa da Tablao kalean jarduera. Hau, irailaren 5ean, egingo da Malagako Marina Perea adituaren esku-hartzearekin. Oholtza, La Bolsa eta Andra Maria kalearen ertzean jarriko da, publiko orok ikus dezan.
Topaketen zortzigarren edizioa, irailaren 28an amaituko da Bilborock-La Merced aretoan, El flamenco, arte universal titulupeko ikuskizunarekin.

Non, zer eta noiz begiratzeko, egin klik hemen.

Flamenkozaleak pozik egoteko hitzordu dezente dituzte. Ole!

Exit mobile version