Aurtengo Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia makina bat tokitan zabaltzen ari da egunotan. Aste honetan, gaurtik, hilak 14, eta 16ra bitartean, Gasteiz Florida Zinematan izango dira hainbat film eder.
Film Sozialak 2024 Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 16. edizio honekin, “zinema bat zabaldu nahi da, sendatzeko, eraldatzeko, gizaki gisa aurkezten zaizkigun hainbat erronka ezagutzen eta trabatzen lagun dezaketen istorio asko bere ibilbidean biltzeko. 2009az geroztik, fikzioa, dokumentala eta animazioa dira tresnak, elkarrizketarako espazioak sustatzearekin batera, herritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzeko”.
Diogun bezala, hainbat herritatik aurkezten ari da ekimena. Adibidez, Elorrioko Arriola Antzokian, Ondarrun, Getxoko Muxikebarrin, Mungian, Deustuko Unibertsitatean, Leioako EHUn, Zallan, Guggenheim museoan, Abadiñon, edo Antzuolan.
Egunotan programazioa zein den jakin nahi baduzue, egin klik hemen.