Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzen deialdi bat zabaldu du film laburrak eta ertainak ekoizteko 2016an. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 6an amaituko da, eta proiektuak abenduaren 9a baino lehen hasi eta 2017ko urriaren 31rako amaituta egon beharko dira.
Fikziozko edo animaziozko lanak, dokumentalak, eta esperimentazioko filmak ekoizteko 90.000 euro bideratuko dira. Lanok 60 minutu baino gutxiagoak izango dira eta zinema-aretoetan, telebistan edo Interneten erakusteko izango dira.
Laguntzen bidez “soldata-kostuak, ekoizpenerako beharrezko langileen gizarte segurantza, haien mantentze gastuak, ostatua eta joan-etorriak, kanpoko baliabideen kontratazioa (ekipoak eta baliabide materialak alokatzea eta baliabide profesionalak kontratatzea), eta proiektuan sartutako jarduerak zabaltzeko gastuak eta sustapeneko materiala egiteko gastuak” ordainduko dira.
Proiektuak hautatuak izateko honakoak hartuko dira kontuan: ekoizpenaren kalitate artistikoa eta interesa; haren bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa; Nafarroan filmatutako portzentajea; inplikatuta dauden Nafarroako enpresa-baliabideak eta giza baliabideak; eta proiektuaren interesa Nafarroako kultur ikuspegitik.
Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.