Nontzeberri

Film labur surfzaleen lehiaketa

Sopela Kosta Fest jaialdia irailean egingo da, baina dagoeneko surfari buruzko film laburren lehiaketa abiatu du, Surf Film Laburren Lehiaketa izenburupean.

Lehiaketan nornahik parte har dezake, eta aurkeztutako lanak gehienez 10 minutuko iraupena izango dute. “Horregatik, Sopela Kosta Fest jaialdiak kamera hartzera gonbidatzen ditu ikus-entzunezkoen zale guztiak”.

Lanok surfari edo naturari buruzkoak beharko dute izan, eta lanak aurkezteko epemuga abuztuaren 14a izango da. Bi bide daude lanak entregatzeko: posta elektronikoaren bidez (kultura@sopela.eus), edo Sopelako Kurtzio Kultur Etxean utziz.

Film irabazleak Sopela Kosta Fest jaialdian aurkeztuko dira, irailaren 24an, hain zuzen. Emanaldi horretan 1.000 euro banatuko dira saritan. Lehiaketaren irabazleaz gain (500 €), sopeloztarrek eginiko film onena  (250 €) eta genero ikuspegitik aurkeztutako film onena (250 €) ere sarituko dira.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta izena emateko orria eskura daude Sopela Kosta Fest jaialdiaren webgunean: www.sopelakostafest.com.

Exit mobile version