Nontzeberri

Film Labur Esperimentalen Zikloa Tabakaleran "Labo 2010" ekimenaren eskutik

Asteartetik larunbatera bitartean 2010ko Labo saila osatzen duten 42 film laburrak ikusteko aukera izango da Tabakaleran. Proiekzioak 20:00etan hasiko dira eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute. Sarrera doakoa izango da saio guztietan.
Azken urteetan bezalaxe, Laboren azken egunean, larunbatean, mahai inguru bat izango da proiekzioen aurretik, 18:00etan hasita. Eztabaidagaia film labur dokumentala izango da eta mahai inguruan parte hartuko dutenak, berriz, film laburren hiru zuzendari: Daniela Abke, Koldo Almandoz eta Iban del Campo.
Aurtengo Labo saila osatzen duten 42 film laburrak, 20 herrialde ezberdinetatik etorritakoak dira. Erresuma Batua eta Brasil dira ordezkaritza zabalena duten herrialdeak, baina proiektatuko dira esaterako, India, Txekiar Errepublika, Australia edo Taiwango filmak ere, beste askoren artean.

Film laburrez gain, besterik ikusteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, zikloak irauten duen bitartean, Laboren anatomia izeneko marrazki bilduma ikusgai izango baita Tabakaleran bertan. Marrazki horiek aurtengo Labo saila osatzen duten filmetan oinarritutako lanak dira Lud Chat, Laure Fournier, Claire Wijbick eta Berthe marrazkilariek sortuak.

Tabakalerak bidalita

Exit mobile version