IKUS-ENTZUN

“Film In San Sebastian” lehiaketaren II. edizioa

Donostiako sustapenak Film In San Sebastian film laburren lehiaketa antolatu du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen harira. Gipuzkoako hiriburuko espazioak, lan laburren plato bilakatzea du helburu egitasmoak, eta lanak bidaltzeko epea abuztuaren 4ra bitarte izango da zabalik.

Iaz jarri zuten martxan Film In San Sebastian film laburren lehiaketa. Lehen edizio hartan Mikel Yarzaren Donostia Through Mirror lana saritua izan zen. Ikusleen saria, aldiz, Surfing The Street lanak jaso zuen.

Aurtengoan, baina, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 25. urteurrena izango da, eta hori dela eta, lehiaketaren gaia birplanteatuko da. Hala, parte hartzaileek hiria fantasiazko eta beldurrezko ideietarako plato moduan hartu, eta gehienez ere hiru minutuko iraupena izango duten lanak osatu beharko dituzte.

Lanak bidaltzeko epea abuztuaren 4an amaituko da.
Bideoak ikusgai jarriko dituzte Donostia Film Commissionen atarian, eta ikusleek gustukoenaren alde bozkatu ahal izango dute aurrerago. Lan guztiak, halaber, urriaren amaieran egingo duten Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astean proiektatuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button