Basque Culinary Centerrek, Donostia Zinemaldiak eta Berlingo Nazioarteko Zinema-jaialdiak Culinary Zinema sailaren programazioa ondu dute honezkero. Aurtengo edizioaren programa zazpi filmek eta lau film laburrek osatzen dute.
Aurten, Tokyo Gohan Film Festivalarekiko lankidetzari heldu dio Culinary Zinema sailak, hots, “film bat ikuste hutsetik harago joatea eta otordu batez bost zentzumenen bidez eta zinema eta musika onaren laguntzaz gozatzea” da helburua. Gainera, Tokyo Gohan Film Festivalek aukeratutako epaimahai batek 10.000 €-ko sari bat esleituko dio Culinary Zinema atalean programatutako filmetako bati.
Culinary Zinema sailaren laugarren edizioa irailaren 20an hasiko da The Hundred-Foot Journey (Lasse Hallström) filmaren eskutik.
Honen ostean filmak eta jatetxeak elkartuko dira. Hortaz, Little Forest – Natsu & Aki filma, ni neu jatetxean ikusiko da; Txipirones en su tinta eta Foodies, Basque Culinary Center jatetxean; Hozour / Presence eta Soul Of A Banquet, Tenis Ondarretan; Brooklyn Farmer eta Recipe, Basque Culinary Center jatetxean; Steak (R)Évolution filma, Mirador de Ulían; eta Nerua, un viaje a la esencia eta Buscando a Gastón, Basque Culinary Center jatetxean.
Informazio gehiago Zinemaldiaren webgunean duzue.
