Euskal Rock Erradikalaren anti-tributua ospatuko da urriaren 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Gaur egungo euskal musika eszenaren aberastasunaren isla diren hainbat musikarik hartuko dute parte larunbat honetan, 80. hamarkadan Euskal Herrian sortu zen Rock Erradikalaren aitzindari izan ziren talde haiei egingo zaien omenaldi ez-konbentzional batean: Fiesta Y Rebeldía Gaua.
Ekitaldi hau Last Tour ekoiztetxearen eta Liburuak argitaletxearen ekimenez egingo da, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza eta Laboral Kutxaren babesa lagun. Javier “Jerry” Corral bilbotar musika kritikariaren ‘Fiesta y rebeldía. Historia oral del rock radical vasco’ liburuaren arrakastarekin lotuta dago ospakizuna, belaunaldi oso bat markatu zuen mugimendu musikal, sozial eta politikoaren azken kronika.
Festa honen kartela osatzeko, egungo eszenaren aniztasuna eta indarra islatzen duten taldean batu dira: Anari, liburuan bertan agertzen den ahotsetako bat, euskal panoraman dagoen artista literarioenetako bat da, bere letrei eta musikari esker, hamarkadetan zehar, ibilbide oparoa definituz joan dena. Belako, nazioarteko ezagutza duen talde bizkaitarra, azken urteetan euskal rock eta post-punk eszenari bultzada eman dion taldeetako bat da. Gailu eta Joseba Irazoki eta Lagunak, undergroundaren jarrera berreskuratuz, eszenako izen handiz osatutako taldeak dira, esperientzia handikoak eta soinu zahar eta berriak nahasten dihardutenak. Eta amaitzeko, azken urteetako uztatik jaio diren Kiliki, Silitia eta La Txama taldeak ibiliko dira eszenatoki gainean, ausardiaz beteriko artistak, iragana eta oraina lotzen dituzten proiektuak defendatuz.
Ekitaldia gaueko 21:00etan hasiko da eta sarrerak Euskalduna Jauregiaren web orrian aurkitu daitezke.