Nontzeberri

Fidagarria ote da dena Adimen Artifizialaren esku uztea?

Egun hauetan, Urte Berri Off ¡Feliz 2025! izeneko saioa egingo dute zazpi emanalditan (abenduaren 28, 29, 30 eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5) 2024 urteari amaiera emateko eta 2025 urteari ongi etorria emateko. Eta horretarako, Pabellón 6eko eszenatokia telebista-plato bihurtuko da, eta bertan urte amaierako gala grabatuko da, komedia zoro eta originala haizatzeko.

Bertako antolatzaileek honela deskribatu dute bertan gertatuko dena: “Bilbo eta inguruetako biztanleek esperientzia paregabe eta aitzindari bat bizitzeko aukera izango dute: Adimen Artifizial batek idatzi eta zuzendutako lehen ikuskizunera publiko gisa joatea. Ikuskizun hau 2024ko Gabon Zaharretako telebistako galaren grabazioa da. Musika emanaldiak, umorea eta sorpresak ez dira faltako. Fidagarria ote da dena Adimen Artifizial baten esku uztea?
Publikoa dotore etortzea espero da, kamera aurrean eta atzean gertatzen den guztiaren lekuko izango baita. Lau aurkezle arrakastatsuk gidatuko dute gala: Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina, Iñaki Maruri eta María Urcelay interpretatuko dituzten pertsonaiek. Galan zehar, horrelako telebista saioetan gertatu ohi den bezala, musika emanaldiak (horien artean, Alex Rementeriak konposatutako bi abesti), parodiak, telepromozioak, gabonetako iragarkiak… eta sorpresaren bat edo beste izango dira. Barrez eta libertimenduaz gain, Adimen Artifizialak gure gizartean izango dituen erabileraren eta etorkizunaren inguruan ere hausnartzera eramango gaitu ikuskizunak”.

Antzezlana, Zart eta BBK Salaren ekoizpena da, Maitane Zalduegi da zuzendaria eta koreografoa; Ugaitz Alegria zuzendari laguntzailea, horrez gain ekoizpenaz ere arduratu da; Dramaturgiaz Gurutze Beitia eta Mitxel Santamarina; musika zuzendaritzaz Iñaki Maruri; argiztapen diseinua Edu Berjarena da; jantzien ardura Oscar Armendariz Lucarinirena izan da eta eszenografia diseinua ATX Diseinua eta Sorkuntzarena.

Informazio guztia www.pabellon6.org webgunean duzue.

Exit mobile version