Nontzeberri

Fermin Jimenez-en “Gaueko txanda” erakusketa, Artiumen

Artium-ek, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Fermin Jimenez Landa-ren Gaueko Txanda erakusketa abiatu du maiatzaren 17ra arte.

Erakusketan artista nafarrak proiektu honetarako propio eginiko hamar obra inguru daude ikusgai. Lan horietan, egileak “absurduaren eta zentzudunaren, ezaguna eta ikonoklasta, eta enpirikoa eta egiaztaezina denaren artean dagoen erdibideko puntu batetik” begiratu nahi dio munduari.

Museoak bidalitako oharrean azaltzen da erakusketaren gakoa: “bertan erakusgai izango diren obretako batetik hartzen du izena erakusketak, paradoxikoki bisitariak ikusi ezingo duen obra batetik, hain zuzen ere: sabai izarrez bete bat. Izarrok egunez gainerako obrak argitzen dituen argiarekin kargatzen dira eta, zerukoak bezala, iluntasunean bakarrik pizten dira, museoak ateak ixten dituenean eta aretoko argiak itzaltzen direnean, alegia. Gaueko Txanda Artium-en ekoizpen bat da”.
Gaueko txanda da, hain zuzen, ikusiko ez den obra da. Aretoko sabai zuria izarrez estalia dago. Izarrok ere zuriak dira,  dizdiz egiten dute iluntasunean, eta egunez gainerako obrak ikusteko pizten diren argiekin kargatzen dira argiz.

Gaueko txanda ekonomia kapitalista mekanizatuaren emaitza da orobat, makinek gizakien ordez lan egin behar zuten harako mundu haren oposatu metafisikoarena.

Fermin Jimenez Landa (Iruña, 1979) Arte Ederretan lizentziaduna da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta hiri horretan bizi da. Haren ibilbide artistikoan, instalazio, marrazki, argazki, testu eta abarretan jardun du. Bere erakusketa batzuk honakoak dira: Podrían ser lobos comiendo M&M’s, Madrileko Bacelos galerian; Las puertas, Madrileko Casa Encendida-n; No muy a menudo ni muy poco, Valle Ortí galerian; Actos oficiales, CaixaForum-en; Ahora todos los chicos están llorando, Arte Garaikideko Huarte Zentroan, eta abar.

Exit mobile version