Nontzeberri

Fermin Etxegoien "Autokarabana" eleberriaz arituko da Abanton

Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetako protagonistak herri bateko kooperatiban egiten du lan, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua.

Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.

Hala, eta Metzaldeko Irakurzale Klubak antolatuta, Etxegoien Autokarabana nobelaz arituko da Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan ekainaren 15ean, 19:30ean.

Metzaldeko Irakurzale Klubak bidalita

Exit mobile version