Nontzeberri

“Feminist Agenda euskal literaturan” irakurketa-kluba

Hileko bigarren ostegunetan gauzatuko da Gema Lasartek koordinatuko duen Feminist Agenda euskal literaturan irakurketa-kluba. Gasteizko Iparralde gizarte etxeko Larrun aretoan bilduko dira kide guztiak, bihar bertan hasita.

“Hitzarekin, isiluneekin, lasaitasunarekin eta baretasunarekin topo egingo dugu; eta hori emozioen estetikak baino ezingo digu eman, errealitatetik haratago doanean eta sinbolikotasuna azaleratzen denean aukera anitz eta fantasiaz betetako mundu baten moduan”.

Lantegi honen bidez, euskaraz idatzitako edo itzulitako literaturara hurbilduko dira zaleak ikuspuntu feministatik abiatuta, izan ere, berdintasuna sustatuko duen auto-kontzientzia sortzea ere bada helburua.
Ohikoa denez, saioetan zenbait literatura-testu aztertuko dira, eta bertan jasotzen diren gertakizunak, edukiak, adierazpenak, pertsonaiak, eta abar hizpide hartuko dira obra hobeto konprenitu ahal izateko.
“Emakumeok eta idazteko orduan nahita edo nahi gabe erabiltzen duten agenda izango dira erdigunea”.

Gasteizen ere bestelako irakurketa klubak antolatu dira. Begiratu hemen.

Exit mobile version